Arantzabidea2013

Get the flash player here: http://www.adobe.com/flashplayer

2012-07-27

V. MENDI MARTXA


Aurten ere Arantza Bidean urtero burutzen dugun mendi martxari ekingo diogu.

5. urtez ekingo diogu bideari lagun artean. Kasu honetan aukeratutako data Abuztuaren 11a da, larunbata.

Goizeko 9:45etan suhiltzaileetan elkartuko gara bidea oinez egingo dugunok Delikako Paul auzoraino autoz joateko. Autoz igoko direnek ibilbidea mendate gaineko aparkalekutik hasiko dute 11:30etan. 12:00etan hamaiketakoa egingo dugu Arandoko Balkoia.

Familiaren izenean eskerrak ematen dizkizuegu urterik urte, Arantzaren omenez, gurekin bidea egiten duzuenoi.


2012-07-23

ARANTZA BIDEA -URDUÑA-

Arantza Aginako Urduñar ezkertiar, abertzale eta euskaltzalearen omenezko bidea; munduko herrien askatasun eta parekidetasunaren aldeko internazionalista konprometitua.